Bilera arrakastatsua, kontsumo taldea martxan jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 25a, 01:00

Basherri Sareak bultzatuta, kontsumo taldea martxan jartzen ari dira Astigarragan. Aurreko asteazkenean bigarren bilera egin zuten eta 16 lagun elkartu ziren. Besteak beste, Taula baserriko barazki ekologikoekin osatutako saskiak banatuko dituzte, astean behin. Taldea irekia dago interesa dutenentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!