Plenoa izango da bihar 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. 11 gai landuko dituzte. Horien artean, Partehartze, informazio eta gardentasun ordenantzari behin betiko onarpena ematea bozkatuko dute. Alokairu sozialen eta obra txikien inguruko ordenantzei ere behin betiko onarpena ematea bozkatuko dute. Ordenantza hauek erakusketan egon dira eta alegazioak aurkezteko aukera izan da. Merkataritza biziberritzeko plan berezia ere landuko dute. Eta horrez gain, hiru mozio: torturaren aurkakoa, Udal legediaren ingurukoa eta Beterri.