Hitzaldia ostiralean, partehartze prozesuez

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 25a, 01:00

Astigarragako EAJ-PNV alderdiak hitzaldia anto­latu du ostiralean. Herrita­rren partehartze prozesuen inguruan izango da. Hizla­ria Dr. Hans Harms izango da, partehartze prozesue­tan aditua dena. «Par­te­har­tze prozesu sinesgarri eta bermedunak nola bi­de­ratu azalduko du», adierazi du EAJ-PNVk. 

Herritar guztiak gonbidatuta
Hitzaldia, arratsaldeko 19:30etan izango da EAJ-PNVren egoitza berrian (Kale Na­gusia, 5). Hitzal­diaren ondoren, lun­txa ere izango da. EAJ-PNV alder­diko ki­de­ek gonbidapena luza­tzen diete herri­tar guztiei hitzaldira gertu­ratzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!