Aste honetan zehar, Astigarragako buzoi guztietara galdeketa txiki bat iritsiko da. Astigarragako EAJ-PNVk herritarren proposamenak eta hausnarketak bildu nahi dituela adierazi du prentsa ohar bidez. Helburua da, proposamen horiek biltzea EAJk Astigarragarako osatuko duen proiektuaren barruan.
Jesusmari Santos EAJren alkategaiak gonbitea luzatzen die astigartar guztiei galdeketan parte hartzeko eta beraien proposamenak egiteko, «beste Astigarraga bat eraikitzeko denon artean». Hain zuzen, honako galdera zuzentzen die herritarrei: «Eta zuk, zer nahi duzu Astigarragarentzat?». Galdeketa bete, eta korreoz bidali behar da; ez du seilurik behar.
Galdeketa bete eta korreoz bidali behar da; ez du seilurik behar.
«Denon artean egin behar dugu Astigarraga»
Santosek dioenez, Astigarraga irekiagoa nahi du, «harremanak adostasunean oinarrituta eta ez inposaketan». Eta gaineratu du, Astigarraga denon artean egin behar dela: «bertan bizi garen guztiok, jaioterria dena delakoa izanik eta iritzi desberndinak izan arren, denontzat izango den herria nahi baitugu».
«Beste Astigarraga baten alde», honako ideiak proposatzen ditu: «gaizki pasatzen ari direnekin konpromisoa; herria garbi eta dotore izatea; Astigarraga nekazari, industrial eta turistikoa; errespetuan eta tolerantzian oinarritutako elkarbizitza; kontuan izatea benetan, denen iritzia».