Hernaniko Sarek batzar irekia egingo du gaur, 19:00etan, Biterin. Aukera izango da orain arteko ibilbidea eta hemendik aurrera egin beharrekoak aztertu eta eztabaidatzeko. Azaldu dute: «Giza Eskubideak, Konponbidea eta Bakearen alde dauden herritar guztiei gonbitea luzatzen diegu bertaratu eta gurekin batera sufrimenduaren atea itxi eta konponbiderako ibilbidea hasteko».