Ikastaroa, bioeraikuntzetan trebatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 24a, 01:00

Bioeraikuntza ikastaroa antolatu du Lurzain kooperatibak, datorren astelehenean hasita. Marco Arestak emango du Astigarragako bara­tze publikoetan, eta erakutsiko du, nola egin etxeak lastoa, buztina eta egurra erabiliz. Martxoaren 30ean hasiko da, eta bi aste iraungo ditu. Ikastaro osoak 400 euro balio ditu, eta astebete soilik eginez gero, 300 euro. Izena emateko, idatzi lurzain.koop@gmail.com helbidera, edo deitu 606 503 997 telefonora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!