‘Kerkus’ eskultura, udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 24a, 01:00

Aitor Ruiz de Eginoren Kerkus eskultura dago ikusgai Herna­niko udaletxeko sarreran, eta larunbatera arte izango dute herritar guztiek ikusteko aukera, 08:00etatik 19:00etara.
Eskultore hernaniarrrak porespanean eman zion forma lanari, Zikuñagako Zikuzulon, eta ondoren, aluminio fundituan egin zuten, Hernaniko Seiak fundizioan. Horregatik, nabarmendu dute «%100ean Hernanin egindako eskultura» dela. 195 zentimetroko altuera du eskulturak, eta 240 kilo pisatzen ditu.

Eskultorea ere, bertan
Jakinarazi dutenez, Ruiz de Egino bera ere udaletxean egon­go da tarteka, eskulturaren nondik norakoak azalduz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!