Giro ederrean ibili ziren Erromako maratoian, Jose Luis Landaberea eta Justo Mujika atleta hernaniarrak. 15.000 korrikalariren artean aritu ziren, eta lau ordu pasatxotan osatu zituzten 42,195 kilometroak: Mujikak 4:00:26 egin zuen, eta Landabereak 4:14:57. Beste hernaniarrik ere aritu zen korrika Erroman: 5 kilometroko proba egin zuten Arantza Errazkinek, Pako Valerok eta Idoia Oruezabalak, Korrikaren aldeko petoekin.