«Falta direnak etxean behar ditugula aldarrikatzeko eguna da»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 24a, 01:00

Preso eta iheslarien aldeko eguna antolatu du Hernaniko Ernaik, larunbat honetan: Denak Ala Inor Ez eguna. «24 hernaniar espainiar eta fran­tziar estatuetako kartzeletan daudelako ospatuko dugu», azaldu dute, «falta direnak etxean behar ditugulako». Egunaren leloa Herria mugarri, preso eta iheslariak etxera! izango da.
Mural margoketarekin ha­si­ko dute eguna, 10:00etan Tilosetan. Elkartasun triki-poteoa eta bazkaria ere egingo dituzte. Sarrerak salgai daude 12 euroan, Garin, Aker eta Rioja tabernetan, ostegunera arte.
Bazkalostean, Fermin Ba­len­tziaren kontzertua izango da, eta 19:00etan manifestazioa egingo dute Tilosetatik abiatuta.

Konpromisoak hartzeko eguna
Preso eta iheslarien alde kon­pomisoak hartzeko eguna izango dela nabarmendu dute. Horren harira, martxan jarri dute Preso bat, 24 lagun dinamika ere: herritar bakoi­tzari egin diote deia 11 konpromiso hartzeko, «denon eginbeharra baita preso eta iheslariak etxeratzea». Dinamikaren helburua da, preso eta iheslarien beharrak asetzea, harremanak egitea eta herritarrak aktibatzea.

EGITARAUA
10:00, Mural margoketa Tilosetan.
12:00, Argazkia Tilosetan
Ondoren, Elkartasun triki-jolas-poteoa, tabenaz taberna.
14:00, Bazkaria Tilosetan. Sarrerak 12 euroan, Garin, Aker eta Riojan, osteguna arte.
Bazkalostean, Fermin Balentziaren kontzertua.
19:00, Manifestazioa Tilosetatik eta ondoren ekitaldia.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!