Eskaintza berezia, Ostiral Santurako

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 24a, 01:00

Bi plan turistiko berezi eskaini die Udalak hernaniarrei, Osti­ral Santu egunerako, apirilak 3rako hain justu: Hernani, Erdi Aroa, sagardoa goizean,  eta ibilbidea Tren Berdean, arra­tsaldean. Doan izango dira biak, baina aurrenekoan, izena eman beharra dago. Gaur da apun­tatzeko azken eguna.
Horretarako, hiru aukera jarri dituzte herritarren esku: Biteri aurreko turismo bule­go­tik pasa, 08:00etatik 15:00etara; idatzi gurutze-a@hernani.net helbi­de elektronikora, edo deitu 943 33 70 28 telefonora.

Bisita gidatua eta sagardo dastaketa, aurreneko plana
Hernani, Erdi Aroa, sagardoa paketeak, aukera emango die herritarrei Erdi Aroko Hernani ezagutzeko. 10:15etan hasita, bisita gidatua egingo dute hirigune historikoan. Ondoren, sagardotegira joango dira Tren Berdean, eta sagardo dastaketa egiteko aukera izango dute. Tren Berdean bueltatuko dira herrira.
Gutxienez 10 lagunek eman behar dute izena, eta gehienez 20 lagunek. Gehiago apuntatuz gero, zozketa egingo da bihar, 12:00etan, turismo bulegoan.

Tren Berdearen ibilbidea, haurrentzat
Bigarren plana, haurrei dago zuzendua, eta Tren Berdera igota, 23 minutu inguruko ibilbidea egingo dute herrian zehar. Hiru paseo egingo ditu trenak: 16:45etan eta 17:45etan euskeraz, eta 17:15etan gazte­laniaz. Tiketa turismo bulegoan hartu behar da, trenera igo aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!