Mendiriz Mendik Akondiara antolatu du hurrengo irteera, hilaren 29an; Guda Zibileko trintxeren arteko ibilbidea. Goizeko 09:00etan aterako dira Atsegindegitik, eta 2 ordu inguruko buelta izango da. Izenematea, bulegoan; gaztexoek 2 euro, eta helduek, 6.