Hernaniko Kaleratzeak Stop taldeak kontzentrazioa deitu du gaur, 19:00etan Urbieta kaleko Laboral Kutxaren parean, atzo bere buruaz beste egin zuen Antsoaingo emakumearen heriotza salatzeko. «Ez da suizidio bat, baizik eta hilketa», azaldu du taldeak. Nafarroako PAHk salatu du emakumeak bere buruaz beste egin zuela bankuak ezetza eman ziolako etxeko hipotekaren zorra berregituratzeko eskaerari.