Apusutak, giro ona eta elkartasuna

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 23a, 01:00

Hernaniko 3 orduak ekitaldian denetik izan zen atzo. Aizkoran, Txapartegi izan zen txapeldun nagusi, Larra eta Esnalen kontra. 48 kolpetan moztu zuen enborra, eta besteek, 62 behar izan zituzten. Sei enbor mozten, berriz, 81 segundoko bentaja atera zien. Harrijasotzen, berriz, Urtzi Telleriak irabazi zuen, bi minututan, 100kg-tako harria 17 aldiz altxata; Os­tolazak 15 altxaldi egin zi­tu­en, 113kg-tako harriarekin. Az­ke­nik, pelotan, Azpitarte eta La­bakak irabazi zuten, 22-15, Goñi eta Gorrotxategiren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!