«Eraldaketa eta autoeraketa prozesua da Euskal Bidea»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 23a, 01:00

Euskal Bidea proposamenaren aurkezpen ekitaldi nazionala egin zuen orain gutxi EH Bilduk Barakaldoko BECen, eta ostegun honetan, Hernanin emango dituzte azalpenak.
Horretarako, Rebeka Ubera eta Joseba Permach etorriko dira, kafe tertulia baten bueltan hitz egitera. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin, eta Iñaki Pe­txa­rroman izango da modera­tzailea.

Aurrena, Estatuari eskaintza
«Ez da soilik abertzaleen mesederako bidea, ez da EH Bilduren eta EHBairen egitasmo partikular bat, baizik eta guztion onerako da. Nazio nortasun sentipen eta identifikazio ezberdinak daude Euskal Herrian, eta demokratikoki kudeatu behar dira. Oinarria parte hartzea izanda, eraldaketa eta autoeraketa prozesua da Euskal Bidea», azaldu du EH Bidluk.
Espainiako Konstituzioa erreformatzekotan direla ema­ten duenez, aurrena Esta­tuari eskatuko zaio Euskal Herriaren eta erabakitzeko eskubidearen onarpena.

Azken prozesuak hiru fase izango ditu: autoafirmazioa, autoeraketa eta autodeterminazioa.

Bigarrena, aldebakartasuna
«Pentsaezina da Espainiako Estatuak, eta Frantziakoak halakorik onartzea», dio EH Bilduk. Horregatik, prozesuaren aldebakartasuna defendatzen du.

Prozesu eratzailea
Azkenik, «prozesu konstituziogilea abiaraztea», proposa­tzen du EH Bilduk. Prozesu horrek hiru fase izango ditu: autoafirmazioa, autoeraketa eta autodeterminazioa. Azal­pen zehatzagoak, etzidamu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!