Mende larudena bete du aurten Kantuz abesbatzak, eta ospakizunetan murgilduta dabil.
Hori horrela, kontzertu berezi bat prestatu du asteburu honetarako; larunbatean izango da, iluntzeko 20:00etan hasita, San Joan Bataiatzailea parroki elizan.
Hala ere, Kantuz ez da bakarrik ariko. Ondo baino hobeto lagunduta emango du kontzertua. Izan ere, berarekin batera ariko dira kantuan ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko abesbatzako kideak, eta Hernaniko Musika Bandako musikariak.
Eliz musika
Urte hauetan guztietan, ederki erakutsi du Kantuzek zientoka estilotara moldatzeko gaitasuna baduela. ETB1eko Oh Happy Day saion ere aritu ziren, mota guztietako kantuak kantatu eta dantzatzen.
Oraingoan ez dira gutxiago izango, eta beste musika estilo bat landuko dute larunbatean; eliz musika.