Txistulari txapelketa eta topaketa, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 23a, 01:00

Hasieratik izandako arra­kas­ta ikusita, eta lehengo urteko etenaldiaren ondoren, berriro ere martxan da Hernaniko X. Txistulari Jaialdia. 2005ean hasi zuen ibilbidea jaialdi honek, eta urtetik urtera Euskal Herri osoko txistulari gehiago animatu dira parte hartzera.
Larunbatean, Txistulari Gaz­teen Txapelketa egingo da, eta igandean, Txistulari To­paketa.

Hernaniko bi bakarlari eta bi talde, txapelketan
Larunbat goizean, Txistulari Gazteen X. Txapelketa egingo da. Azken edizion, 2013an, ez zen saririk gelditu Hernanin; Gorka Pagonabarraga duran­ga­rra, Beñat Vicario anti­guo­tarra, eta Binako talde dono­s­tiarra izan ziren garaile. Aurten, auskalo! Aukerarik, behintzat, ez da faltako.
Goizeko 11:00etan hasiko da txapelketa, Milagrosan. A kategorian, 12 urtetik behe­rakoan, 8 lagun ariko dira, Aba­diño, Azpeitia, Donostia, Leitza eta Oriotik etorriak. Hernaniarrik ere izango da; Manex Zabaleta.
B kategorian, berriz, 13-16 urte artekoenean, 13 lagun ariko dira, Atarrabia, Azpeitia, Donostia, Durango, Gasteiz, Iruñea, Orio eta Tafallakoak. Hernaniko partehartzailea, be­rriz, Ane Telletxea izango da.
Arratsaldeko 17:00etan, tal­deen txanda hasiko da. Guztira, 5 ariko dira; Azpeitia eta Iruñeakoak, eta Hernaniko bi: Akola eta Txilibita taldeak. Sari banaketa 18:00ak aldera izango da.

Igandean, jai-giroa
Jaialdiarekin jarraitzeko, Txistulari Topaketa egingo da igandean. Goizeko 10:00etan diana joko dute txistulariek herrian barrena. Eguerdiko 12:30etan, kalejira eta Ttun-ttuna izango dira, Plazan, eta ondoren, Santa Barbara elkartean bazkalduko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!