Aste Santurako bi proposamen, doan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 22a, 01:00

Hernaniko Turismo Sailak bi proposamen prestatu ditu hernaniarrentzat, Ostiral San­­turako: Hernani, Erdi Aroa, sagardoa paketea, eta Ibilbidea Tren Berdean.
Paketerako izena eman behar da aurretik: bihar edo etzi egin ahal izango da, Biteriko turismo puntuan 08:00etatik 15:00etara, 943 33 70 28 telefonora deituta, edo gurutze-a@hernani.eus helbidera idatzita.
Bi eskaintzak doanekoak dira.

‘Hernani, Erdi Aroa, sagardoa’ paketa
Pakete honen barruan sar­tzen dira bisita gidatua hirigune historikoan zehar, Tren Berdean sagardotegira joatea, sagardo dastaketa, eta Tren Berdean irteera puntura itzultzea.
Guztira, 3 ordu eta erdiko bisita izango da, goizeko 10:15etan hasita. Biteriko turismo informazio gunean hasiko da. Gaztelaniaz izango da, eta gutxienez 10 lagunek eman beharko dute izena. Gehiagok emanez gero, zozketa egingo da, asteazkenean, 12:00etan Biteriko informazio puntuan.

Tren Berdean buelta
Bigarren eskaintza Tren Berdean ibiltzeko da. Hau ere doan da, baina ez da izena eman behar. Nahikoa da trena hartu baino lehen tiketa eskatzea turismo kasetan.
Hiru buelta egingo ditu trenak, 20 minutu ingurukoak. Bata, 16:45etan, euskeraz. Bestea, 17:15etan, gaztelaniaz. Eta azkenekoa, 17:45etan, euskeraz. Bereziki, umeei zuzendutako ibilbidea da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!