Hernaniarrak podiumean

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 22a, 01:00

Lehengo asteburuan jokatu zen, Zumarragan, Master kategoriako Gipuzkoako txirrindulari txapelketa. Bertan hartu zuten parte Bioracer JOCC talde hernaniarreko hainbat txirrindularik, eta emaitza ederrak lortu zituzten. Master 50 kategorian, Gipuzkoako Txapeldun izan zen Iñigo Larrañaga. Master 30 kategorian, berriz, Alexander Juanikorenak podiumeko bigarren postua lortu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!