Atleta hernaniarrak ez dira edozerekin kikiltzen, eta gaurkoan, Erromako Maratoian hartuko dute parte Jose Luis Landabereak eta Justo Mujikak.
Aurtengoa, maratoiaren 21garren edizioa izango da. Lehengo urtean, 14.875 korrikalarik hartu zuten parte. 42,195km-ak egiten azkarrena, orain arte, Keniako Benjamin Kiptoo izan da, 2 ordu, 7 minutu eta 17 segunduko denborarekin. 2009an egin zuen errekorra. Nesketan, berriz, Galina Bogomolova errusiarrak du errekorra; 2:22:53.