Kultura guztiak batzeko martxa

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 22a, 01:00

Arrazakeria eta Xenofo­bia­ren kontrako XIX. martxa egin­go da gaur, 11:30etan Trin­txerpetik abiatuta. Eguerdiko 13:00ean bukatuko da, Do­nos­tiako Bulebarrean. Amherrek eta Hernaniko Udalak mar­txan parte hartzeko deia luzatu dute.

Hernanitik, trenez
Amherrek zita jarri du Herna­niko apeaderoan, goizeko 10:20etan, 10:34etako trena hartu eta Trintxerpera el­karrekin joateko.
Lehenengo etxekoak. Etxe­ko­ak guztiok gara lelopean egin­go da martxa, alda­rri­katzeko ez dela onartu behar gizarterik, lehen, bigarren eta hirugarren mailako herrita­rren irizpideen arabera erai­kia. «Elkarbizitza eta harre­ma­nak sustatzea, eta lehen­ta­sun eta hobespen nazio­na­la­ren ideiak baztertzea beha­rrez­koa izango zaigu», azaldu du Amherrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!