Hernaniko Sarek (Preso, Iheslari eta Deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak) batzar irekia egingo du asteartean, 19:00etan Biterin. Orain arte egindako ibilbidea eta hemendik aurrera egin beharrekoak aztertu eta eztabaidatzeko aukera izango da. «Giza Eskubideak, Konponbidea eta Bakearen alde dauden herritar guztiei gonbitea luzatzen diegu bertaratu eta gurekin batera sufrimenduaren atea itxi eta konponbiderako ibilbidea hasteko», azaldu dute.