Bioeraikuntza edo eraikuntza naturala da, transformatu gabeko materialak, gertukoak eta kutsakorrak ez direnak erabiliz eraikitzea. Hau da, lastoa, egurra edota buztina erabiliz, besteak beste, etxea egitea. Interesa dutenentzat, bioeraikuntza ikastaroa antolatu du Lurzain Kooperatibak. Marco Aresta arkitekoak, halako eraikinak egiten aditua denak gidatuko du ikastaroa.
Aste bat edo bi
Bi asteko ikastaroa da, baina nahi duenak aste bakarra ere egin dezake. Martxoaren 30etik apirilaren 3ra izango da eta apirilaren 6tik 10era.
Kokapenari dagokionez, Astigarragako baratza publikoetan izango da (hilerri ondoan). Ikastaroaren prezioaren barruan sartzen dira hamaiketakoak, baina otorduak aparte izango dira. Ikastaro osoa: 400 euro; eta aste bat: 300 euro.
Izenematea, lehenbailehen
Izena ahalik eta azkarren eman behar dela azaldu dute eta lehentasuna izango dute ikastaro osoa egiten dutenek.
Inprimakia, Kronikaren web orrian lortu liteke. Bestela harremanetan jarri: lurzain.koop@gmail.com edo 606 503 997.