Goizutrail mendi lasterketa maiatzaren 16ean eginen da, larunbatez. Antolaketa lanetan ari dira oraindik, baina laster irekiko da izena emateko epea. Aurtengo edizioak aldaketak izanen dituela aurreratu dute. Hain zuzen, bi ibilbide egonen dira: motza eta luzea.