Larunbatero bezala, erremonte jaialdia izanen da gaur Galarretan, 16:00etatik aurrera. Aritz Zubiri erremontista goizuetarrak laugarren partidua jokatuko du. Otaegirekin osatuko du bikotea eta Ezkurra II eta Labaka izanen dituzte aurrez aurre. 30 tantotara ariko dira. Sagardoaren Txapelketako partidua ere jokatuko da gaurko jaialdian.