Joan den asteburuan, bi final jokatu zituzten goizuetarrek Zizur Nagusiko Txapelketan eta bi kasuetan azpitxapeldun izan ziren. Antton Apezetxeak 12-18 galdu zuen eta Iker Salaberriak 7-18. Nafar Jokoan alebinetan, berriz, aurkariak ez ziren azaldu eta Apezetxea anaiek 18-0 irabazi zuten. Eta kadeteetan, Aizkorbe eta Apezetxeak, 22-6 irabazi.