Alebinek eta kadeteek, finalak gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 21a, 01:00

Nafar Jokoetako finalak jokatuko dituzte gaur pilotari goizuetarrek. Alebin hirugarren mailan, Apezetxea anaiek Aranpilotako bikotea izanen dute aurrez aurre Labriten (09:30, 4garren partidua). Eta kadete lehenengo mailan, Aizkorbe eta Apezetxeak Lizarran jokatuko dute (10:00) Errekako Telletxea eta Gaskueren kontra. Bestalde, Iker Salaberriak Josetxo Ezkurra Txapelketako partidua jokatuko du bihar (09:00) Donezteben, lau t’erdian. Azkoitiako Garateren aurka neurtuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!