Zuzendaritza komisio berria, martxan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 21a, 01:00

Aurten ere berritu da Umore Ona elkarteko zuzendaritza batzordea. Urtero bezala, erdiek utzi dute komisioa eta horien ordez kide berriak sartu dira. Orain atera direnak, hauexek: Luis Ignazio Loiarte, Josu Garmendia, Egoitz Zubiri, Igaratza Apezetxea eta Jon Uitzi. Iaztik jarraitzen dutenak, berriz: Urtzi Irazusta, Beñat Lekuona, Juan Loiarte, Esther Tomasena (Idazkaria) eta Aritz Zubiri. Eta komisio kide berriak: Manolo Aizkorbe, Julen Apezetxea, Aitziber Lekuona (Lehendakaria), Luis Lujanbio (Diruzaina), Jose Ignazio Salaberria eta Eva Elizegi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!