Kontzertu eta afari ederra, Mendi abesbatzarekin batera

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 21a, 01:00

Lehengo larunbatean, kontzertua eskaini zuen Umore Ona abesbatzak Doneztebeko elizan. Doneztebeko Mendi abesbatzarekin batera hartu zuen parte. Etxekoek hasi zuten kontzertua, Jon Irazokiren zuzendaritzapean. Sei kanta hauek eskaini zituzten: Agurra, Ave Verum, Izar ederra, Xalbadorren heriotzean, Kitolis eta Guantanamera. Ondotik, Umore Onakoek, Eneko Amundarain zuzendari zutela, beste sei kanta hauek abestu zituzten: Agur Maria, Nerea izango zen, Ubi Caritas, Maritxu nora zoaz, Aita gurea eta I’m Gonna Sing! Bukatzeko, bi abesbatzek elkarrekin, Kantuz doinu ezaguna eta Goizian argi hastian abestu zituzten. Emanaldiaren ondotik, bi abesbatzakoek, elkarrekin afaldu zuten elkartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!