Anoeta 4 orduak Sarian gaur, infantilak

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 21a, 01:00

Donosti Berri-Fullgas taldeko txirrindulari astigartarrek asteburu konpletoa dute. Gaur, infantilek Anoeta 4 orduak Sarian hartuko dute parte. 12:00etan izango da, Illunbe inguruan. Jubenilek berriz, Uzarragako Igoera (81 km) izango dute jokoan gaur, eta bihar, Loiola Saria (74 km). Kadeteek ere bihar jokatuko dute Otxoa Memoriala (63 km), Eibarren, 10:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!