Gaur zortzi (martxoak 28), sagardo probaketa gidatua egiteko aukera izango da Astigarragako Zapiain sagardotegian. Sagardotegia bisitatzeaz gain, bertako sagardoak emango dituzte probatzeko. Prezioa: 10 euro, laguneko. Izena Sagardoetxean eman behar da: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.com.