Odola emateko aukera, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 21a, 01:00

Ereñotzun ere odola emateko aukera jarri dute. Asteartean izango da lehenengo aldia. Arratsaldeko 18:00etan jarri dute hitzordua, Ereñotzuko kultur etxean. Auzo Udalaren eta On­gin­tzaren elkarlanari esker lortu da zerbitzu hau Ereñotzura gerturatzea. Auzo Udaletik gonbitea luza­tzen diete hernaniar eta ereño­tzuarrei odola ematera anima­tzeko: «Animatu gaitezen bizia ematera!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!