Etxean eta gaur jokatuko dute Mundarro-La Salleko hiru talde nagusiek. Euskal Ligako mutilek Portugalete hartuko dute La Sallen (20:15). Neskak, berriz, CB Oncinedaren aurka neurtuko dira Astigarragako kiroldegian (16:00). Ondoren, 18:00etan, Gipuzkoako Ligako mutilak lehiatuko dira Atletico San Sebastianen kontra.