Ohorezko kadeteak bigarren itzuli oso ona egiten ari dira. Aurreko astean ere, 6-0 irabazi zuten. Jaitsiera postuetan egotetik, bederatzigarrenera eman dute saltoa eta lan bikaina egiten ari direla erakutsi dute Gipuzkoako mailarik onenean. Eta Ohorezko infantilak ere, berdin. Txapeldunen fasea jokatzen ari dira eta lider daude beraien multzoan. Azken partiduan 0-2 nagusitu ziren. Ea asteburu honetan ere emaitza onak lortzen dituzten.