Derbia gaur, etxetik kanpo

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 21a, 01:00

Hernaniren aurkako derbia jokatuko du gaur Mundarrok. Zubietan jokatuko dute, hernaniarren zelaia ez baitago egoera onean oraindik, azken uholdeak tarteko. Arratsaldeko 15:30etan izango da. Beste hiru punturen bila joango dira moreak. Irabaziz gero, sailkapenean postu bat igotzeko aukera izango lukete, gainera. Lehia estua izango da, bi taldeak pareko baitabiltza behekaldeko postuetatik gertu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!