«Hilabetean 7.600km egiten ditugu; urtean, 91.200km»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 21a, 01:00

­Euskal preso politikoen senideei laguntza eskaintzen dien gidari taldea da Mi­ren­txin; hilero kartzeletara era­maten dituzte senideak, pre­soak bisitatzera. Horrek hain­bat gastu eragiten ditu: fur­go­netak erosi eta errebisatu beha­rra, asegurua, kilome­trajea... Horregatik, Hernaniko 3 orduak jaialdia antolatu dute gaurko, ekimenerako babesa lortzeko.
Arratsaldeko 17:30etan hasiko da jaialdia, kiroldegiko frontoian. Sarrerak 10 eurotan daude salgai, Oindi, Aralar, Garin eta Rioja tabernetan.

«Guztiz injustoa da euskal preso politikoen senideek jasaten duten egoera»
Mirentxinek badaramazki urte batzuk euskal preso politikoen senideei laguntza ematen, eta jarraitzeko asmoa azaldu dute: «gaur, inoiz baino beha­rrez­koagoa ikusten dugu laguntza honekin jarraitzea».
Era berean, azaldu dute egoera injustoa dela. «Guztiz injustoa da euskal preso po­litikoen senideek jasaten du­ten egoera. Beharturik daude astebukaeraro milaka eta mi­laka kilometro egitera beraien senitarteko edo lagunak ikus­teko». Horrexegatik, gidari talde honek laguntza es­kain­tzen diete, «senideak espetxe ezberdinetara hurbiltzen, ho­rrela, gidari moduan beraien bidaiak xamurragoak izan daitezen».

«Mirentxinek aurrera jarraitzeko, herritarrei gonbidapena luzatzen diegu gaur 17:30etan frontoia bete dezaten».

Bidaia horietan egoeraz jabetu direla diote: «egoera ikusi eta orduan jabetzen gara zer esan nahi duen dis­per­tsioak. Karreteran bizitza jo­katzea, ordu luzeetako bidaiak 40 minutuko bisita baterako, umeek horrelako bidaiak ja­satea, aiton-amona 10 orduz furgoneta batean sartzea... Ze zentzu dauka honek guztiak? Nork bultzatzen du egoera hau? Guk ez dugu ulertzen, eta euskal gizarteak ere ez».

Laguntzen jarraitzeko, gaur denak frontoira
Hori guztia dela eta, Miren­txinek jarraitzeko asmoa azal­du du. Baina, «Mirentxinek aurrera jarraitzeko, herritarrei gonbidapena luzatzen diegu gaur 17:30etan frontoia bete dezaten».
Izan ere, dirua behar dute bidaiek eragiten dituzten gas­tuei aurre egiteko. «Hilabetean lau bidaia egiten ditugu: Cor­do­ba, Alama, Murtzia eta Ala­ma­ra, berriro. Hilabetan 7.600km; urtean, 91.200km. 13.200 euroko gastua urteko, bidaietan». 

 

HERNANIKO 3 ORDUAK


Aizkolari desafioa
Olasagasti vs. Esnal eta Larrañaga.

Harrijasotzaile desafioa
Haimar Irigoien vs. Telleria eta Idoia Etxeberriaren erakustaldia.

Bideo emanaldia

Sokatira errebantxa
Hernaniko Gazteak vs. ‘Helduak’

Pelota partidua
Mikel Goñi-Juantxo Koka vs. Ojuel-Azpitarte

Bertsotan
Unai Gaztelumendi eta Eli Pagola.

Aurkezleak
Joxe Felipe Auzmendi eta Irati Sarasua.

Arratsalde osoan:
Apostuak, barra eta giro ezinhobea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!