Beste bi estropada jokatuko dituzte Hernaniko arraunlariek, asteburu honetan. Zumaian ariko dira gaur, 16:00etan hasita, eta Mutrikun bihar, 10:30etatik aurrera. Bederatzi batel eramango ditu Hernanik. Aurreko asteburuan, Orion aritu ziren hernaniarrak, eta hirugarren sailkatu ziren neskak, absolutu eta jubenil mailetan. Absolutuak, gainera, bigarren daude sailkapen nagusian, San Juanen atzetik.