Sagardoaren Txapelketak badauzka aurreneko semifinalistak: Ezkurra eta Agirrezabala sailkatu dira hurrengo faserako, ostegunean 40-38 irabazita Ezkurra II eta Ionen kontra. A multzoko beste txartela, azken partiduko irabazleak lortuko du: Ezkurra II-Ion/Uterga-Olazar.
Gaur, ordea, B multzoko bigarren partidua jokatuko da, 16:00etan Galarretan: Zeberio II-Endika/Etxeberria IV-Etxeberria III. Zeberiok eta Endikak garaipena behar dute sailkatzeko aukerak izateko, Matxin III eta Endika Barrenetxearen kontra galdu baitzuten aurrenekoa. Gaur ere galduz gero, zuzenean sailkatuta egongo litzateke Barrenetxea hernaniarra, azken partidua jokatu aurretik.