Hitzaldia eman zuten, aurreko astean, Karlos Ordoñez, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako kideak eta Amherreko Felix Etxeberriak. Azaldu zuten zein aukera dauden Gipuzkoan eta Hernanin etorkinei laguntzeko boluntario izateko. Bestalde, Amherrek dei egin du biharko Xenofobia eta Arrazakeriaren aurkako martxan parte hartzeko.