Usurbilgo Saria gaur, infantil eta alebinek

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 21a, 01:00

Usurbilgo Saria jokatuko dute gaur Hernaniko txirrindulari infantil eta alebinak. Arratsaldeko 16:30etan abiatuko da lasterketa, Usurbiletik. Aurreko astean lortutako garaipena errepikatzeko asmoz joango dira Hegoi Urretabizkaia eta Irati Arteaga JOCC taldeko txirrindulariak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!