Moralez gainezka, bigarrenaren kantxan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 21a, 01:00

Partidu zaila izango dute Hernaniko seniorrek gaur, 18:00etan Benta Berriko kiroldegian. Bigarren sailkatua bisitatuko dute, Santo Tomas Lizeoa. Baina moralez gainezka joango dira hernaniarrak, azkeneko bi partiduen ondoren. Aurreko asteburuan Tecnun liderrari irabazi, eta beste horrenbeste egin zuten herenegun: Bosteko Irauli hartu zuten mendean kiroldegian (71-62), berez datorren astean jokatzekoa zen partiduan. Sasoi onari eutsi, eta goiko postuetan sartzen saiatuko dira gaur. Azkeneko garaipenekin, zazpigarren postura igo da Hernani. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!