50 talde eta ehundaka herritar, Korrikaren lekukoa hartzeko gogoz

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 21a, 01:00

Ostegunean hasi zuen bere ibilbidea Korrika 19k, Urepe­letik, eta gaur goizean Herna­nira eta Astigarragara iritsiko da. Hernanin 39 taldek hartu­ko dute testigua eta Astigarra­gan beste 11k. Eta beraiekin batera, ehundaka herritarrek egingo dute korrika, euskera­ren alde. Egun osoko festa izango da bi herrietan. Bi urtero bezala, AEKk anto­latu du Korrika eta euskalgin­tzan jarduten duten guztien auzolana eta elkarlana indar­tzea du helburu: euskeraren aldeko ahalduntzea eta ahal­men pilaketa. Hortik sortu dute aurtengo leloa: Euskahal­dun! 2.000 kilometro baino gehia­go egingo ditu Euskal Herri osoan zehar, gelditu gabe, 11 egunez. Hain zuzen, martxoa­ren 29an bukatuko da Bilbon.  

Lehenengo testigua, Mandazubiko errotondan
Urnietatik, Mandazubiko erro­tondatik barrena etorriko da Korrika Hernanira eta lehe­nen­goak testigua hartzen, Hernani BHIko kideak izango dira. Mandazubitik Txantxilla aldera egingo du Korrikak eta handik Gudarien plazara joango da. Andre kaletik Zin­koenera jaitsi, Kale Nagusitik igo, eta Lizeaga kalera joko du. Handik, Larramendi, Elkano, Urbieta eta Txillida pasealekua zeharkatuko ditu. Eta Antzio­lako errontodan, Haurreskola­rako bidea hartu, Lidleko kru­zera iritsi eta EPOko erroton­dara joango da. Handik Zin­koe­nea zeharkatu eta Kara­bele­ko errotondara joango da, zubi gainetik. AMRko norabi­dean, Martindegira iritsiko da. Iretza parean hartuko dute testigua astigartarrek.

Dzaust! taldeko kideek Korrikako abestia joko dute gaurko kontzertuan.

Ergobiko errotondatik aurrera, astigartarren txanda
Iretza parean, Ergobiko erro­tondan Astigarragako Musika Eskolakoak egongo dira zain, testigua hartzeko. Handik, Erribera plaza aldera egingo du Korrikak (Dia dagoen lekua), eta Donostia ibilbidean zehar jarraituko du, Pelotari kalera iritsi arte (Kutxako ixkina). Pelotari kalea bukatzean, Kale Nagusian barrena jarraituko du, Zapiain sagar­dotegi aldera. Zarkumendegi futbol zelaira ere iritsiko da eta gasolindegia izango da azken geltokia. Errenteriak hartuko du leku­koa, hortik aurrera.

Jolasak, tailerrak, sagardoa... Hernaniko Orkolaga auzoan
Korrika Eguna dela eta,  egi­ta­rau ederra prestatu dute gaur Hernaniko Orkolaga auzoan. Behin Korrika pasata, tailerrak eta haur jolasak izango dira. Eta sagardoa proba­tzeko auke­ra ere izango da, eguerdi par­tean, Toka Txapelketarekin ba­te­ra. Mahaiaren bueltan elkar­tuko dira ondoren, bazkari ederra eginez. Eta eguna borobiltzeko, kontzertu pare bat eskainiko dituzte Hernani eta Legazpiko talde banak.

Trikipoteoa, kantu bazkaria, kontzertua... Astigarragan
Astigarragan ere izango da zerekin gozatu. Korrika pasa ondoren, trikipoteoa egingo da tabernetan zehar, Joseba Barandiaran plazatik hasita. Ondoren, kantu bazkaria antolatu dute frontoian. Bi lagun ariko dira mahai ingurua girotzen. Eta arratsaldetik aurrera ere, musikak izango du tartea: DJ Xaibor, elektro poteoa eta Dzaust! taldearen kontzertua.
Dzaust! taldeko kantaria, Amaia Ezenarro markinarra, Korrika 19ko kantua osatu duenetako bat da gainera, eta Kronikari aurreratu dionez, abesti hori ere joko dute gaurko kontzertuan.

Ereñotzuarrak ere, Korrikan
Korrikak ez ditu Urumea goiko herriak zeharkatuko, baina parte hartuko dute modu batera edo bestera. Ereñotzua­rren kasuan, besteak beste, Auzo Udaleko kideek eta Txirritako gurasoek lekukoa eramango dute.

Goizuetan, herri mailako Korrika
Goizuetan ere bat egin dute Korrikarekin eta besteak beste, herri mailako Korrika egingo dute martxoaren 28an.

EGITARAUA

Hernani
10:10 aldera, Korrika pasako da herritik.
Ekintza ugari, Orkolaga Bizirik! taldeak antolatuta:
11:30, Gazte Txokoko gazteek dinamizatuta tailerrak: Henna, txapak, aurpegiak margotu... Eta haur jolasak.
12:00, Sagardo dastaketa, zazpi sagardotegirekin.
13:00, Toka Txapelketa.
14:30, Bazkaria (eguraldi txarra egingo balu, tabernan).
20:00, Kontzertuak: Hernaniko Anboters taldearen azken kontzertua. Eta Deaf Squad, legazpiar talde gonbidatua.

Astigarraga
11:05 aldera, Korrika Ergobiko errotondara iritsiko da (Iretza).
12:00, Trikipoteoa Joseba Barandiaran plazan hasiko da.
14:00, Kantu bazkaria frontoian.
17:30, DJ Xaibor Foru plazan.
19:00, Elektro poteoa Zipotzatik abiatuko da.
23:00, Kontzertua Joseba Barandiaran plazan: Dzaust! taldea.

LEKUKO ERAMALEAK
Hernani
408 a: Hernani BHI, Mandazubiko errotondatik.
408 b: San Joan Konpartsa, Elizatxoko etxeetatik.
409 a: Arantxa eta kuadrilla, hilerriko semaforotik.
409 b: Akelarrea, Gay Mur eraikinaren paretik.
409 c: Kantuz Abesbatza, Txantxillako errotondatik.
410 a: Urumea ikastolako gurasoak, Urumeatik.
410 b: Udala, Plazatik (Andre kaleatik).
410 c: EH Bildu, Karkabatik (Andre kaleatik).
410 d: Etxerat, Plaza Berritik.
411 a: Bertso Eskola, Zinkoeneatik (Kale Nagusitik).
411 b: Berriak elkartea, Irizar tabernatik.
411 c: Mugimendu Feminista, Kixkal tabernatik.
412 a: Mendiriz Mendi, Marnatik (plaza sarreratik).
412 b: Portu auzoa, Dorronsoro okindegitik.
412 c: Kronika-Dobera, Lizeaga kale erdialdetik.
412 d: Pausoka elkartea, Lizeaga tabernatik.
413 a: Elizatxo ikastola, AEK euskaltegitik.
413 b: Udal langileak, Orbegozo dendatik.
413 c: Gazte Txokoa, Aurki dendatik.
413 d: Ernai, Urbieta kale ixkinetik.
414 a: Gazte Asanblada, Karrero tabernatik.
414 b: Langile ikastola, Urbieta kaleko frontoietatik.
414 c: AMHER-SOS arrazakeria, Ertzaintzaren errotondatik.
415 a: Ttarla dantza taldea, Ave Mariako sarreratik.
415 b: Inmakulada ikastetxea, Eper tabernatik.
416 a: Haurreskola, Haurreskolatik.
416 b: MUko ikasleak, Lidleko kruzetik.
416 c: Hernani Kirol Elkartea, EPOko errotondatik.
417 a: Hernani Wukrorekin, Karmelo Labakako semaforotik.
417 b: Orkolaga bizirik!, Elkano tabernatik.
417 c: Gure Esku Dago, Zinkoeneatik.
418 a: Hernani Rugby Elkartea, trena/zubia.
418 b: Adarra lan-tresnak, Karabeleko errotondatik.
418 c: Ereñotzuko Auzo Udala.
419 a: Txirritako gurasoak, Irizar Ardoen paretik.
419 b: Orona, Gaestopasetik.
420 a: AMRko langileak, AMRko errotondatik.
420 b: Martindegi auzo elkartea, Martindegiko errotondatik.
421: Hernaniko AEK, Martindegiko bus geltokitik.

Astigarraga
422 a: Musika Eskola, Iretzatik.
422 b: Lizeaga, TDN errotondatik.
423 a: Aiztondo, Erribera plazatik (Dia).
423 b: Xaguxar, Kupela dagoen errotondatik.
424: Udala, Kutxako ixkinatik.
425: Herri Eskola eta Guraso Elkartea, Pelotari kaleko eta Kale Nagusiko ixkinatik.
426 a: Zipotza, Zapiaindik.
426 b: Gazte Asanblada, Bordatxo etxetik.
427: Sagardun eta Astigar, Gruas Zapiraindik.
428: Mundarro, futbol zelaiko sarreratik.
429: Astigarragako AEK, Gasolindegi hasieratik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!