Txirrita ere, euskeraren alde!!

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 21a, 01:00

Korrika 19 gaur iritsiko bada ere Hernanira, ikastetxeetako haur eta gazteek asteazkenean egin zuten Korrika Txikia. Txirritako ikasleak ere bertan izan ziren, hainbat irakasle eta gurasoekin batera. Txillida pasealekutik, Ave Maria parkearen sarreratik, Meabeko sarrerara eraman zuten lekukoa. Lehen Hezkuntzako Enara Arruti eta Aiert Lareki izan ziren lehenengoak lekukoa eramanten eta ondoren, Haur Hezkuntzako Jone Moral eta Aratz Labakaren txanda izan zen. Gaur, Auzo Udaleko kideek eta Txirritako gurasoek eramango dute testigua, Karabeletik Martindegirako tartean, Irizar Ardoen paretik eta Gaestopasetik, hain zuzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!