Izenematea zabalik, erromesaldirako

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 20a, 01:00

Donostiako Elizbarrutiak zita jarri du Erramu bezperan, martxoaren 28an, Arantzazura erromesaldia egiteko. Oinez joan ezin dutenek Oñatin hartu dezakete autobusa. Parte hartzeko izena eman behar da San Joan Bautista parrokiko bulegoan. Prezioa: 13 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!