Ostegunean bukatu zen Txantxangorri elkarteko Mus Txapelketa. Era berean, argazki lehiaketako irabazleak ere izendatu dituzte. 39garren bikotekako mus txapelketan Goñi eta Recalde izan dira garaile. Atzetik geratu dira: Koldo eta Juan Luis; Pedro eta Alber; eta Iñaki eta Marcos. 28garren bakarkako mus txapelketa, berriz, Zezi Jauregik irabazi du, eta atzetik geratu dira: Pablo Ruiz, Bixente Goikoetxea eta Javier Oskoz, hurrenez hurren. Argazki lehiaketari dagokionez, helduen kategorian Jose Mari Mansok irabazi du Whatsapp argazkiarekin, eta 14 urtetik beherakoen kategorian, Leire Mansok, Tresnak argazkiarekin. Irizar tabernan ikusi daitezke.