Igandeko martxan parte hartzeko deia, Udalak eta Amherrek

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 20a, 01:00

Arrazakeria eta Xenofo­bia­ren aurkako XIXgarren mar­txa egingo da igandean. Hernaniko Udala martxa bul­tzatzen duen erakundeen artean dago, eta Amherrek ere parte hartzeko deia luzatu du.

«Lehenengo etxekoak. Etxekoak guztiok gara»
Amherrek azaldu du inmigrazioa eta emigrazioa batera gertatzen ari direla, eta atzerritarra ez dela, soilik, gure aldamenekoa; gu ere egon gaitezkeela egoera horretan.
Hori horrela, azaldu du: «ez dugu nahi mosaikoz osaturiko gizarte bat, etnikoki zatikatua, erlijio bereizgarriez edo bestelakoez eraikitako komunitatez multzokatua. Guk herritarren gizarte bat eraiki nahi dugu, integratua, anitza eta demokratikoa».

«Ez dugu onartzen aurrez aurre jartzea krisiak pobretutako bertako pertsonak etorkin pobreekin, ‘lehenengo etxekoak’ dioen ideia horrekin»

Horregatik, martxarekin bat egin eta hainbat eskakizun egin dituzte. «Ez dugu onartzen aurrez aurre jartzea krisiak pobretutako pertsonak etorkin pobreekin, ‘lehenengo etxekoak’ dioen ideia horrekin». Hain zuzen, horixe da leloa: Lehenengo etxekoak. Etxekoak guztiok gara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!