Bi ikastaro antolatu ditu Udalak, berriro ere, mekanikaren inguruko oinarrizko ezagutzak ikasteko. Transpacarren emango dira biak; 4 astekoak izango dira, astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:30etara. Ikastaroak doanekoak dira.
4 asteko ikastaroak
Ikastaroek lau aste iraungo dituzte. Asmoa da, aurreneko astean iaz ikasitako ezagutzen errepasoa egitea, eta horrela, orain arte ikastaroa egin ez dutenek aukera izango dute oinarrizkoena ikasteko. Gero, hurrengo asteetan, gehiago sakonduko da.
Ikastaroak doan izango dira, eta bi txanda antolatu dira: aurrenekoa, apirilaren 16tik maiatzaren 20ra, eta bigarrena, maiatzaren 25etik ekainaren 19ra. Biak Transpacarreko zentroan emango dira: Latsunbe 44an.
Izena eman, lehenbailehen
Epea apirilaren 15era arte irekita egongo bada ere, ikastaroen antolatzaileek gomendatu dute lehenbailehen emateko izena, Aste Santuko oporren aurretik.
Horretarako, telefonoz deitu besterik ez dago: 943 55 18 08 zenbakira edo 653 712 419 mugikorrera. Anderrengatik galdetu.