Haurrentzako antzerkia, tailerrak eta musika

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 20a, 01:00

Atzo abiatu zen Korrika Urepeletik, eta bihar iritsiko da Hernanira. Baina aurretik ere izango da zerekin gozatu.
Gaur bertan, umeentzako antzerkia izango da Orko­la­gan, 17:30etan: Patata Tro­pikala. Jarraian, peto tailerra izango da, eta arratsaldeko 19:30etan (ordua aldatu da), kontzertua emango du Apa­la­txe taldeak; Infinito diskoa aur­keztuko dute Aritz Irastor­zak eta Ana Aiestaranek.

Egun osoko festa, bihar
Jai giroak jarraipena izango du bihar. 10:00ak aldera Korrika pasako da herriko kaleetan zehar, eta segidan, Orkolagan hainbat ekintza antolatu dira.
Batetik, 11:30etan hasita, jolasak izango dira, Gazte Txokoko gazteek dinami­za­tu­ta: henna tailerra, txapa tai­lerra, aurpegiak margotzea... Eta jolasak ere izango dira: globoak, arrautzak, mini-motoak...
Eguerdiko 12:00etan, be­rriz, sagardo dastaketa egingo da; toka eta talo tailerra ber­tan behera geratu dira. Baz­ka­ria ere izan­go da, 14:30etan. Az­kenik, egu­na bukatzeko, kon­tzertuak izan­go dira 20:00etan h­asita; Anbo­ters talde herna­niarra, eta Legaz­piko talde bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!