Gaztetxoen Korrika pasata, badator festa!

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 19a, 01:00

Badatorrela Korrika! Larun­ba­tean iritsiko da Hernanira, 10:00ak aldean, eta ondoren, As­tigarragara joko du. Zuze­ne­an ikusi ahal izango da www.kronika.eus webgu­ne­an, Ha­maika Telebistak eskai­ni­tako irudiei esker.
Gaztetxoenek, ordea, atzo goizean girotu zuten herria. Den-denak atera ziren: Haurres­kola, Txirrita, Langile, Elizatxo, Urumea, Inmaku­la­da, Hernani BHI eta Karmelo Labakako ikasleak.
Bihar eta etzi ere, ez da girorik faltako Orkolagan.

Ume eta helduentzako ekintzak, Orkolagan
Bihar ume antzerkia izango da 17:30etan Orkolagan; Pa­ta­ta Tropikala. Segidan, peto tailerra. 19:00etan, berriz, Apalatxe taldeak kontzertua emango du.
Larunbatean ere, Korrika pasa ondoren, denetik izango da: 11:30etan jolasak; 12:00e­tan sagardo dastaketa, toka txapelketa eta talo tailerra; 14:00etan bazkaria; eta 21:00etan bi kontzertu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!