Sagardoaren Txapelketaren barruan, ligaxkako hirugarren partidua jokatuko da gaur: Ezkurra-Agirrezabala/Ezkurra II-Ion. Horrez gain, beste hiru partidu jokatuko dira; tartean, estelarra: Uterga-Etxeberria III/Zeberio II-Barrenetxea IV. Azken honek bihar ere partidua du, 18:30etan Labriten, Ezkurra IIrekin, Uterga eta Endikaren kontra. Larunbatean, berriz, Uterga izango du bikote Galarretan, Ezkurra eta Ionen kontra.