Prentsa oharrean EH Bilduk Korrikarekin bat egiteko deia luzatu die hernaniarrei: «larunbatean Korrikak gure herriko kaleak zeharkatuko ditu. Egun hori gure herriko euskaldun eta euskaltzale guztiok pozarekin biziko dugu. Jai eguna izango da, zalantzarik gabe, baina aldarrikapen eguna ere izan behar du».
Hizkuntza politika berria
Bestalde, EH Bilduk adierazi du euskeraren normalizazioaren alde lan egingo duela. «EH Bildu hizkunza politika berria egitera dator, euskera euskal herritarron hizkuntza normalizatua izan dadin».
Horretarako, hizkuntza politika «lehentasunezkoa eta burujabea» bideratuko duela dio. «Euskera euskaldunon nazio hizkuntza da, eta Euskal Herriaren nortasun ikur nagusia. Kohesiorako eta integraziorako tresna izateaz gain, gure kulturaren funtsezko osagarria da». Horregatik, azaldu dute: «Udalak bere eskumenetan diren baliabideak garatuko ditu ahalik eta biztanle gehienek ikas eta erabili dezaten».
«EH Bildu hizkuntza politika berria egitera dator, euskera euskal herritarron hizkuntza normalizatua izan dadin.
Larunbatean, zita
Euskeraren aldeko aldarrikapenari lotuta, EH Bilduk parte hartuko du larunbatean Korrika Hernanitik pasatzean, eta kide guztiei dei egin die beraiekin bat egiteko, goizeko 10:10 aldera, Andre kaleko karkaban.